Polka erraldoia dantzatu dute Segurako plazan
Dantza Eguna ospatzen ari dira eta arratsaldean Euskal Herriko dantza txapelketa jokatuko da
Seguran, Dantza Eguna ospatzen ari dira. Azpilla dantza taldeak gidatuta, polka erraldoia egin dute eguerdian plazan. Ondoren, herri bazkaria egin dute Erreboteko plazan.
Arratsaldean 48. Euskal Herriko dantza txapelketa jokatuko dute, Baratze pilotalekuan. 13 bikote lehiatuko dira, guztiak gipuzkoarrak: Elaia eta June Elorza (Azpeitia), Jare Labaka eta June Izagirre (Azpeitia), Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola (Azpeitia), Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo), Mikel Artola eta Manex Elgeta (Oiartzun), Nora Aizpurua eta Iker Zabala (Azpeitia), Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia), Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara)—iazko irabazleak—, Ane Anuariz eta Mikel Esnaola (Lezo), Leire eta Iker Urrestilla (Zestoa), Ane Jaunarena eta Endika Osa (Lezo), Katerin Artola eta Iker Belintxon (Oiartzun) eta Jone Arriaran eta German Aranburu (Azpeitia).