HARPIDEEK ESANA. «Euskaldunok euskarazko prentsa ez badugu babesten, nork egingo du?»
Urteak dira Joanes Jaka Goierriko HITZAren harpidedun egin zenetik. «Euskal prentsa bultzatzeko egin nintzen harpidedun», oroitu du. Goizean-goiz irakurtzea gustatzen zaio, baina denbora kontuengatik arratsalde edo iluntze partean egiten du nagusiki. Irakurlea izan baina Hitzakidea ez den horri, merezi duela esango lioke. «Euskaldunok euskarazko prentsa ez badugu babesten, nork egingo du?».