Gazako sarraskia geratzea eskatzeko protesta egin dute CAFeko langileek
CAF-ek Euskal Herrian dituen hiru lantegietan egin dituzte lanuzteak eta elkarretaratzeak. Arratsaldean, Goierriko bederatzi plazatan izango dira elkarretaratzeak.
Gazako sarraskia gelditzea eskatzeko lanuztea egin dute CAF lantegian, Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, Genozidioa stop goiburupean. CAF lantegiko Enpresa Batzordeak aldarrira batzeko deia egin zuen eta hamarnaka langilek parte hartu dute protestan. CAFek Euskal Herrian dituen hiru produkzio lantegietan burutu dituzte lanuzteak eta mobilizazioak. Beasainen bi gunetan egin dute elkarretaratzea.
Arratsaldean udaletxeen aurrean
Arratsaldean, udaletxeen aurrean mobilizatzeko deia egin du Gernika-Palestina herri ekimenak. Goierrin, Ataunen, Beasainen, Zaldibian, Lazkaon, Ordizian, Urretxu-Zumarragan, Zegaman, Seguran eta Zerainen egingo dira elkarretaratzeak, 19:00etan.