TAOren araudi berria udaberrian ezartzea aurreikusi du udalak
Alegazio bat medio, ordenantza ezartzea atzeratu egingo da.
Aparkalekuak Arautzeko Ordenantzaren (TAO) araudi berria 2025eko udaberrian jarriko da martxan. Lizitazioaren prozesuan egondako alegazio baten ondotik, ordenantza berriaren ezartzea datorren urtearen bigarren hiruhilekoaren hasieran izatea aurreikusi du Beasaingo Udalak. Ordura arte, egun indarrean dauden TAO ordenantza eta zerbitzua mantenduko dira.
Udalak jakinarazi duenez, helburu nagusia da «araudi berria modu eraginkorrean ezarriko dela bermatzea eta, behin martxan jarrita, trafikoaren kudeaketan eta hiriko aparkalekuen erabileran modu positiboan lagunduko duela».