Elikadura orekatuaz hitzaldia, 50 urtetik gorakoentzat
Ormaiztegiko Udalak Oin-harri jubilatuen elkartearekin elkarlanean eta Kontsumobide, kontsumoko euskal instituzioaren laguntzarekin, Elikadura orekatua 50 urtetik aurrera hitzaldia antolatu dute urriaren 28an, gizarte etxean, 17:00etan. Adin horretatik aurrera elikadura egokia eramateak osasunarentzako dituen onurak azpimarratuko dituzte, besteak beste.