Euskara hizpide bihar, herritarren parte hartze saioan
Herritarren artean euskararen erabilera sustatu eta datozen urteetan euskarak izango dituen erronkei buruz hausnartzeko herritarren parte hartze saioa antolatu dute Seguran. Danon gelan egingo dute saioa bihar, 18:30ean. Besteren artean, orain arte euskara indarberritzeko herrian aurrera eramandako ekimenak azaldu eta zer gehiago egin daitekeen hausnartzeko saioa izango da.