Ormaiztegiko A-636 autobideko lotuneak itxi egingo dituzte asteazken gauean
Errepide zorua konpontzeko lanak egingo dituzte. Itxierek irauten duten bitartean erabiltzaileek GI-2632 errepidetik zirkulatu beharko dute.
Ormaiztegiko A-636 autobideko lotuneak itxi egingo dituzte asteazken gauean errepideko zorua konpondu behar dutela eta.
23:00etatik 04:00etara bitartean, Ormaiztegi Mendebaldeko sarrera eta irteera adarrak, Irizarreko biribilgunearen parean, 5,000 kilometro-puntuan, itxita egongo dira Bergarako noranzkoan.
00:00etatik 06:00etara, itxierak Ormaiztegi Ekialdeko adarrei eragingo die bi noranzkoetan, 3,000 kilometro puntuan.
Itxierek irauten duten bitartean, erabiltzaileek GI-2632 errepidetik zirkulatu beharko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, lanak gauez egingo dituzte, trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko.