Aitor Esnaola legorretarra, baldintzapeko askatasunean
13 urte egin ditu preso. 2023ko apirilean hirugarren gradua eman zioten.
Aitor Esnaola Dorronsoro legorretarra baldintzapeko askatasunean geratu da, Etxeratek jakinarazi duenez. 13 urte egin ditu preso.
2023ko apirilean hirugarren graduan jarri zuten eta urte bereko uztailetik baliabide tematikoen bidez bete du bere zigorra.