Antzerki emanaldia ostiral iluntzean, Guraso elkartean
Dario Foren Hemen ez du inork ordainduko antzezlana taularatuko du bihar iluntzean Urrup taldeak. Prezioak berriro igo direla jakitean, Joxepik beste emakume batzuekin batera, matxinatzea eta supermerkatutik jakiak ordaindu gabe eramatea erabakiko du. Emanaldia Guraso elkartean izango da 20:00etan. Sarrera doakoa izango da.