Bi segalari zaldibiar ariko dira EH-Bavaria desafioan, Hernanin
Josu Mendizabal Amaiur Arrospiderekin ariko da binaka kilotara, eta Maide Garmendia bakarka nazioarteko eran.
Almitzak Euskal Herria-Bavaria sega desafioa antolatu du. Larunbatean, Hernaniko Jauregi jatetxean da, 17:00etan. Emakumeak nazioarteko eran ariko dira, tartean Maide Garmendia zaldibiarra, bakarka, 100 metroko sailean. Gero, gizonak binaka, Josu Mendizabal zaldibiarra Amaiur Arrospiderekin, 40 minutuko lanean kilotara.