CAF-Elhuyar sariek Enekoitz Telleria segurarra saritu dute
Zientzia-kazetaritza sailean jaso du saria, ‘Silfioaren enigma’ izeneko lanagatik.
CAF-Elhuyar sariek Enekoitz Telleria kazetari segurarra saritu dute, zientzia-kazetaritza atalean, lan egiten duen BERRIA egunkarian argitaratutako Silfioaren enigma lanagatik. Epaimahaiaren iritziz, jada desagertuta dagoen silfio landareari buruzko erreportaje honetan «irakurleen jakin mina pizten» asmatu duela Telleriak uste du epaimahaiak. «Zientzia-dibulgazioko ihiko gaietatik ateratzen da, eta hari buruzko informazioa lortzeko detektibe lana egin behar izan du», azpimarratu dute.
Saria «sekulako sorpresa» izan dela adierazi du Telleriak Nerea Intxausti kazetariak BERRIA egunkarirako egin dion elkarrizketan. Erreportaje honekin «oinarrietara» itzuli dela aitortu dio «boligrafora eta paperera, jendearekin hitz egitera, jakin-minera, pasiora…». Sari banaketa ekitaldian eskerrak eman zizkien antolatzaileei eta BERRIA egunkariari: «Bizigiro sailean berreskuratu dut jakin-mina, kontatzeko gogoa… Eta saritu duten erreportajearen oinarrian hori dago», aipatu zuen.
30. edizioko sarituak
Atzo arratsaldean banatu zituzten CAF-Elhuyar sariketaren 30. edizioko sariak Donostiako Tabakaleran, konta(kat)tu izenburupean. Telleriarekin batera Ander Tobalina, Antton Babaze, Uzuri Albizu eta Mikel Ojinaga ere saritu zituzten aurtengo edizioan. Sorkuntza beka Femias Kolektiba taldeak aurkeztutako proiektuarentzat izan zen eta CAF-Elhuyar merezimendu saria Miren Basarasentzat izan zen.