Gazteen hizkera hizpide, Maddi Aiestaranekin
Urriaren 30ean, asteazkena, izango da, 18:30etik aurrera, Arrano elkartean.

Beasaingo gazte hizkera aztergai izenburupean hitzaldia emango du Maddi Aiestaranek, Arrano Kulturak antolatuta. Urriaren 30ean, asteazkena, izango da, 18:30etik aurrera, Arrano elkartean. Euskal Filologian graduatua da Aiestaran eta euskarazko ahozko jarduna ikertzeko Euskaltzaindiaren Mintzola beka jaso zuen 2023 urtean, ikerketa garatu ahal izateko.