Korrontzi taldeak Gaintzan kontzertua egingo du zapatuan

Agus Barandiaranek gidatutako Korrontzi folk taldeak Gaintzan kontzertua egingo du, larunbat honetan, 19:00etan hasita. Sarrerak lekuan bertan salduko dituzte, helduarena 5 euroan eta haurrarena 2 euroan. Mundu guztian dabil Korrontzi; urri hasieran Gwuangjun (Hego Korea) izan zen, eta Argentinara eta Marokora joatekoak dira gero.