Mintzatertulia saioa egingo dute asteazkenean Jokin Telleria artista mintzalaguntzaile dutela
Artearen hizkuntza izango dute hizpide. Euskararen mintzaira hobetu nahi duen pertsona orok parte har dezake.

Euskara sustatzea eta indartzea helburu duen Mintzatertulia ekimena bueltan da. Ikasturteko lehen saioa egingo dute datorren astean, asteazkenean. Artearen hizkuntza izango dute hizpide, Jokin Telleria artista beasaindarrarekin. 18:30ean izango da hitzordua, Urbieta etxean. Aittu! euskara elkarteak antolatu du, udalaren babesarekin. Euskarazko mintzaira hobetu nahi duten orori zuzenduta dago. Ez da izena eman behar.