Maialen Akizu, seigarrena Azkoitian
Unai Mendizabalek irabazi du Gipuzkoako bertsolari txapelketaren hirugarren final-laurdena. Bihar Amaia Iturrioz urretxuarraren txanda zango da.
Gipuzkoako bertsolari txapelketarako hirugarren final-laurdena jokatu da gaur Baztartxo Antzokian, eta Unai Mendizabalek irabazi du saioa, eta horrekin, finalaurrekoetara ere sailkatu da. Maialen Akizu urretxuarra seigarren geratu da. Hauxe izan da sailkapena:
Unai Mendizabal Jauregi ———————– 485,5 puntu
Asier Azpiroz Iztueta —————————- 485,5
Ane Labaka Mayoz —————————— 477,5
Eli Pagola Apezetxea —————————- 470,5
Oier Etxeberria Zubimendi ——————— 468
Maialen Akizu Bidegain ————————- 414
Joan den astean hasi zen txapelketako final-laurdenetako fasea, 30 bertsolariren partaidetzarekin. Finalaurrekora bost irabazleak eta puntu gehien lortzen dituzten gainontzeko 13ak pasako dira.
Gaurkoa hirugarren saioa izan da, eta bihar jokatuko da laugarrena Irunen, 17:00etan. Bertan Amaia Iturriotz urretxuarrak abestuko du. Sarrera guztiak agortuta daude, eta, aretoaren edukiera bereziki txikia tarteko, bertsoa.eus atarian zuzenean emango dute biharko saioa.