2024/10/26

Maialen Akizuk seigarren egin du Azkoitian

Unai Mendizabalek irabazi du Gipuzkoako bertsolari txapelketaren hirugarren final-laurdena. Bihar Amaia Iturrioz eta Iñaki Apalategiren txanda izango da.

Maide Garmendia bigarrena izan da, Euskal Herria-Bayern sega desafioan

Josu Mendizabal zaldibiarra er lehiatu da, Amaiur Arrospiderekin, eta bigarren geratu dira horiek ere.

Aralarko artzain bati egindako sabotajea salatu du ENBA sindikatuak

Kotxeko lau gurpilak zulatu zizkiotean joan den asteko ostiralean. Ekintza honen helburua "Aralarko artzain eta ganaduzaleen izen ona zikintzea" dela adierazi du.

Cava Festatik Oiharte sagardotegira, sagardoaren esperientzia ezagutzeko

Zegamara etorritako Sant Sadurni D'Anoiako alkatea eta cava ekoizleak Zeraingo sagardotegian izan dira, sagardoa nola egiten duten ezagutzeko. Gaur gauean izango da oraindik cava dastatzeko aukera.

Legazpiarrek badute Elkargunea

Bizikidetzarako Herritarren Foroaren proposamenez eraiki dute, Mirandaolan. Gaur egin dute elkarrizketarako eta elkar ulermenerako espazio horren irekiera ekitaldia.

Goierri beheko eskola umeak, erreleboka lasterka Beasainen

Bealak atletismo taldeak antolatuta, 14 ikastetxetako 900 korrikalari inguruk parte hartu dute, eguraldi txarrari aurre eginez.

Agirre Montegiren argazkiak azaroaren 22ra daude ikusgai Legazpiko Kultur Etxean

Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia, jatorri legazpiarreko argazkilariaren ondorengo batzuen partaidetzarekin. Aurreko mende hasieran egindako ehun inguru argazki daude ikusgai.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa