Itsasondoko Ijitok galdu egin du lehen partida
Jende ugari bildu zen Itsasondoko pilotalekura areto futboleko Gipuzkoako Herri Txikietako Ligako lehen neurketa ikusteko asmotan.
Jende ugari bildu zen atzoko goizean Itsasondoko pilotalekuan areto futboleko Gipuzkoako Herri Txikietako Ligako lehen neurketa ikusteko asmotan. Itsasondoko Ijito taldeak Ikaztegietako Kutturruren aurka jokatu zuen lehen partida, 2-6 galdu zuten.
Itsasondoko taldearen hasierako taldeak Carlos Portillo, Juanma Manso, Jon Santamaria, Borja Aranburu eta Efren Nicolau bostekoak osatu zuen. Aldaketetarako, Iban Santana, Gotzon Izquierdo, Aimar Dominguez, Iban Serrano, Juanfran Rodriguez eta Eduardo Pellus izan ziren. Itsasondoarren golak Aranburuk eta San Martinek sartu zituzten.
Ikaztegietako Kutturruk lehen hiru puntuak bildu zituen lan asko egin beharreko partida baten ondoren. Etxekoak atzean ondo itxi ziren, zirrikituak ondo babestuz eta kanpotarrek baloia izan arren, lanak izan zituzten zuloak topatzeko.
Lehen zatian kanpotarrek bi gol egin zituzten, eta 0-2 joan ziren atseden hartzera. Bigarrenaren hasieran Hamedek lortu zuen 0-3koa, eta bazirudien neurketa erabakita gera zitekeela, baina goierritarrek gora egin zuten, bi gol denbora gutxian lortuz, eta berriro ere neurketan sartuz. Azken txanpan apurtu zen partida, orduan lortu baitzituen Kutturruk bere azkeneko hiru golak.
“Nahiz eta galdu, giro oso ona sortu da eta oso ondo pasa dugu”, diote Ijitok taldekoek.