Maddi Agirrek 18 urtez azpiko zailtasuneko Espainiako Kopako irabazi du
Hiru txapelketetatik bi irabazi ditu Maddi Agirre eskalatzaile ordiziarrak. Maila absolutuan, bosgarrena izan da.
Maddi Agirre ordiziar eskalatzaileak Espainiako Kopako zailtasuneko hirugarren eta azken proba izan du asteburuan Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Bi mailatan lehiatu da: 18 urtez azpikoetan eta absolutuan. 18 urtez azpikoen mailako lehiaketa irabazi egin du, eta ondorioz, Espainiako Kopa osatu duten hiru probetatik bi irabazita, Espainiako Kopako sailkapen orokorra ere ordiziarrak irabazi du.
Absolutuen mailan bosgarren geratu da sailkapen orokorrean.
Ordiziarrak sare sozialetan adierazi duenez, zailtasuneko denboraldiarekin “oso pozik” dago, “asko disfrutatuz eta esperientzia asko hartuz”. Euskal selekzioarekin lehiatu da Agirre.