Ezkioko Udalak sei hilabeterako peoi lanpostu deialdia egin du, lanaldi osorako
Lan eskaera Zumarragako Lanbideren egoitzan egin beharko da, azaroaren 20a baino lehen.
Ezkioko Udalak peoi lanposturako deialdia plazaratu du, ohar baten bitartez. Deialdia Ezkio-Itsasoko gune publikoak biziberritzeko lanen lehen faseari lotuta dago, sei hilabeteko iraupena izango du hitzarmenak, %100eko lanaldian. Kontratazio hau 2024 ekitaldiko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako laguntza programaren baitan egingo da, Zumarragako Lanbide, euskal enplegu zerbitzuaren bitartez.
Bete beharreko baldintzen artean, Ezkio-Itsasoko udal erroldan erroldatuta egotea lehenetsiko da. Interesatuen artean Ezkio Itsasoko bizilagunik egon ezean, Zumarraga, Urretxu edo Legazpiko bizilagunak ere onartuko direla aurreratu du Ezkioko Udalak. Euskaraz hitz egiten jakitea, B1 motako gidatzeko baimena izatea, antzeko lanetan esperientzia izatea, programan jasotako baldintzak betetzea, langabezian egotea edo Lanbiden izena emanda egotea edo udalarekin inongo zorrik ez izatea ere baloratuko da.
Azaroaren 20ra arte
Lanpostuan interesa dutenak Zumarragako Lanbideren egoitzan egin behar du eskaera, azaroaren 20a baino lehen. Behin eskaerak jasota, hautagai bakoitzarekin elkarrizketak egingo dituzte, eta beharrezkoa irizten den kasuetan, lan esperientzia baloratzeko proba praktikoa ere egingo da. Hautagai bakoitzaren egoera pertsonala eta familiarra ere kontutan hartuko da erabakia hartzerako orduan.