Koru kantaldien Lazkaoko zikloa gaur hasiko da
Filipinetako gazte abesbatza batek Arerian kantaldia egingo du, gaur asteazkena, 20:00etan.

Abesbatza-musikak toki aipagarria hartuko du Lazkaoko kultur agendan, datozen bi asteotan. Gaur, asteazkena (urriak 30), Filipinetako Sing Philippines Youth Choir koruak abestuko du, Areria aretoan, 20:00etan. Sarrera 10 euro da. Tolosako lehiaketara etorri da koru hori.
Azaroaren 10ean, Kantaka, Urmaizek eta orkestrak Kontzertu barrokoa eskainiko dute.

Sing Philippines Youth Choir filipinar abesbatza.