Auto batek su hartu du Legazpiko Olaondo zeharkalean
Gidariak ez du minik hartu, eta kalteak materialak izan dira bakarrik.
Auto batek su hartu du Legazpiko Olaondo zeharkalean gaur arratsaldean, baina gidariak ez du minik hartu eta kalteak materialak izan dira bakarrik. Autoa Land Rover Freelander bat da, eta gidaria, legazpiarra.
Gertakaria 16:00ak igarota izan da. Legazpiko Udaltzaingoak azaldu duenez, kotxetik su garrak irteten zirela ikusita, txirrindulari batzuk gidaria ohartarazi dute, eta Olaondo zeharkaleraino iritsita, aldapa erdian geratu eta kotxetik atera da. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta dagoeneko itzali dute sua. Garabiak autoa erretiratu zain daude orain.
BIDEOA ETA ARGAZKIA: Gotzon Aranburu