Goierriko hiru bertsolarik abestuko dute finalaurrekoetan
Tolosako saioa irabazita Nerea Elustondo zuzenean sailkatu da, eta puntuazioz Amaia Iturriotz urretxuarra eta Eneko Araiztegi segurarra.
Dagoeneko ezagutu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerdietan kantatuko duten hemezortzi bertsolarien izenak. Tartean hiru goierritar daude: Nerea Elustondo legazpiarra, Amaia Iturriotz urretxuarra eta Eneko Araiztegi segurarra. Datorren asteburuan atseden hartuko du txapelketak, eta hurrengo hiruretan jokatuko dira hiru finalerdiak.
Elustondok Oiartzungo Elorsoro kiroldegian abestuko du hilaren 17an, eta Iturriotzi eta Araiztegiri saio berean kantatzea egokitu zaie, hilaren 24an Zarauzko Aritzbatalden. Hirugarren eta azken finalerdian Arrasaten jokatuko da, baina ez da Goierriko bertsolaririk ariko. Finala abenduaren 14an da Donostiako Illunben.