Azaroaren 25a iruditan
BERTSOLARITZA

Nerea Elustondo legazpiarra Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetara

Nerea Elustondo legazpiarra Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetara sailkatu da gaur jokatutako final-laurdenean, Tolosan, lehen postua lortuta.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak aurrera dirau eta gero eta gutxiago geratzen da final handirako. Gaurkoan amaiera eman die final-laurdenen faseari, azken saioa Tolosan eginda, Leidor aretoan. Bertan, Nerea Elustondo Plazaola legazpiarrak hartu du parte eta ondorengo bertsolariak izan ditu aurrean: Maider Arregi, Andoni Rekondo, Iñigo Mantzizidor, Jon Gurrutxaga eta Aitor Tatiegi.

Legazpiarrak hasierako agurraren ondoren 8ko nagusian ekin dio saioari, autobus gidarien azalean jarriz, Tatiegirekin batera. Ondoren, Mantzizidorrekin aritu da 10eko txikian, Behobian parte hartu behar duen korrikalari baten eta fisioterapeuta baten arteko elkarrizketa lasterketarako astebete faltan irudikatuz. Jarraian, puntuei erantzunez aritu da eta bertan, errealitatearen eta kondairen arteko mugaz, Mari jainkosari legazpiarrak berak egingo lizkiokeen eskaerez eta futbolarien mitifikazioaz aritu da. Saioak aurrera egin ahala, 8ko txikian egin du kantuan, Gurrutxagarekin. Elustondo basozainaren paperean jarri da eta Gurrutxaga perretxikozalearenean. 

Puntuazio taula

  8H 10t pun-eran 8t ganbara Guztira
Nerea Elustondo Plazaola 94.50 103.00 105.50 98.00 99.00 500.00
Maider Arregi Markuleta 96.00 99.50 98.00 95.50 105.50 494.50
Andoni Rekondo Izagirre 94.00 90.00 107.00 98.50 90.00 479.50
Iñigo Mantzizidor Larrañaga 89.50 92.00 93.50 95.00 103.50 473.50
Jon Gurrutxaga Urbieta 91.50 93.00 86.50 99.50 89.50 460.00
Aitor Tatiegi Loidi 97.50 79.50 84.50 94.00 91.00 446.50
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa