Kanarietako musika ekarri du Legazpira Alaitasuna errondailak asteburuan
Los Paperos taldea gonbidatu dute legazpiarrek, errondailaren 60. urtemugako ospakizunetan parte hartzera. Kanariarrek bi emanaldi egin zituzten, eta inguruak ezagutzeko baliatu dute egonaldia.
Alaitasuna errondailaren 60. urteurrena ospatzeko, Kanaria Handiko Los Paperos musika taldea izan da Legazpin asteburuan, irletako doinuak legazpiarrekin partekatuz. Azaroan Musika zikloaren barruan, bi emanaldi egin zituzten musikari kanariarrek larunbatean, Kale Nagusian eta Latxartegin.
Alaitasunako hainbat kideren laguntzarekin, inguruak ezagutzeko baliatu dute asteburua Kanarietakoek, eta besteak beste, Ezkioko Igartubeiti baserrian izan ziren bisitan.