Minutuko isilunea egin dute Goierriko pentsiodunek
Valentziako uholdeetan hildakoak izan dituzte gogoan Ordiziako elkarretaratzean.
Asteleheneroko elkarretaratzean minutuko isilunea egin dute gaur goizean Ordizian Goierriko pentsiodunek eta jubilatuek. Valentziako uholdeetan hildakoak izan dituzte gogoan.
Gasteizera
Elkarretaratzearen amaieran jakinarazi dutenez, azaroaren 21an, Gasteizko Legebiltzarrera eramango dituzte euren eskaerak. “Mobilizazioaren helburua da, 2025ko aurrekontuetan jasotzea partida bat gutxieneko pentsioak 1080 eurora osatzeko. Nafarroan bidean dira”. Autobusa antolatuko dute. Astelehenetako elkarretaratzeetan eman daiteke izena. Hurrengo astekoa Lazkaon egingo dute eta azaroaren 18rako, Ordizian. Autobusaren kostua, 12 €urokoa izango da.
Bestalde, gogoratu Arabar Errioxako ardoaren salmentekin jarraitzen dutela gogoratu dute, “batetik astelehenetako mobilizazio-borrokaren 7. urteurrena ospatzeko eta bestetik, HEL-ILP aldeko sinadura bilketak sortzen dituen kostuei aurre egiteko. Ardo loteak 4 ardo botilakotik, 25 euroan, hasita, beste hainbat lote ezberdin daude”.