‘Azaroa zientziaroa’ mikroalgen aplikazioekin hasiko da
Bost hitzaldi izango dira. Matematika argazki lehiaketa ere abian da.
Ostiralean hasiko da Azaroa zientziaroa Lemniskatak antolatuta. Sei hitzaldi izango dira. Matematika argazki lehiaketa ere abian da. Abenduaren 31ra arte aurkeztu daitezke argazkiak.
Lehenengo saioan, ostiralean, hilak 8, Sergio Seoane izango da hizlaria. Gaur egun Ekologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Basque Microalgae Culture Collection-en zuzendaria da. Mikroalgen aplikazio bioteknologikoaz egingo du hitzaldia.
Bigarren saioa, azaroaren 15ean izango da. Xabier Muriel eta Xabier Aldanondo izango dira gonbidatuak eta, kirola eta teknologia izango dituzte hizpide. Hain zuzen ere, txirrindularitzaren munduan errendimenduan erabiltzen diren gailuez ariko dira.
Azaroaren 22an, bertako ikerlari eta ekintzaileei emango zaie ikusgarritasuna. Xabier Zurutuza (Lortek), Ainitze Sala (Onik) eta Nerea Albarran (Opoenea) izango dira hizlariak.
Azaroaren 29an, Fernando Plazaolak, Unibertsoa: bere ezagutzaren historia hitzaldia emango du.
Eta azaroaren 13an, Beasaingo Paperak alearen aurkezpena egingo da: Tomas Salazar eta Aizkorri Mendizale Elkarteak egindako lana, du ale berriak izenburu eta Martin Garcia eta F. Javier Elorzak egin dute Lemniskataren laguntzarekin.
Saio guztiak Igartza jauregian izango dira, 19:00etan hasita.