Baserritarrei eta ekoizleei gorazarre
Udaletxeko batzar aretoan omenaldiko oroigarria jaso dute hogeitik gora baserritarrek, gehienak emakumeak.
Beasaingo baserritarrak eta ekoizleak omendu dituzte. Udaletxeko batzar aretoan bildu ziren Beasaingo alkatea Leire Artola eta Elena Ruiz zinegotziaz gain, udal teknikariak eta omenduak izan diren 23 ekoizle-baserritar eta euren gertukoak.
Beasaingo astearteko azoka 1926an martxan jarri zenetik, ekoizle eta erosleen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko, inguruko baserrietako garaiko produktuak zuzenean erosteko eta euskal kultura sustatzeko gunea izan da. Hori aurrera eramaten lagundu duten protagonistak baserritarrak eta ekoizleak izan dira. Horregatik, orain arteko ibilbide luze honetan bere produktuak saltzen Beasaingo azokan aritu direnak, baita gaur egun ari direnak omendu nahi izan ditu Udalak.
Victoria Goitia, Maria Luisa Urrestarazu, Maria Rosario Txintxurreta, Juli Aierbe, Maria Dolores Mendizabal, Asun Etxeberria, Patxi Arizmendi, Iñaxi Aranburu, Josetxo Mendia, Zuhaitz ibañez, Ramon Aseginolaza eta Amaia Alkorta, Maria Teresa Zaldua, Jose Mari Garmendia, Milagros Iraola, Juana Txintxurreta, Bittori Garmendia, Pakita Barandiaran, Juanita Ganzarain, Angela Lasa, Iñaki Azanza, Juanita Urretabizkaia, Juani Peñagaricano eta Maria Luisa Mujika. Banan-banan jaso zuten egindako lanagatik oroigarria.