Elikagai bilketan boluntario aritzeko deia egin dute
Gipuzkoako elikagai bankuak azaroaren 22an eta 23an egingo du aurtengo elikagai bilketa eta horretan lagundu nahi duten boluntarioen bila dabil. Segurako Udalak elikagai bilketan lagundu nahi duten herritarrei deia egin die eta izena ematera animatu, telefonoz deituta edo gizarte@segura.eus helbide elektronikoan.