Hamabi lursail herritarren eskura, Herri baratzeak proiekturako
Udaletxean egin daiteke eskaera azaroaren 18rako.
Herri baratzeak izeneko proiektuaren barruan, hamabi lursail jarri ditu Ezkioko Udalak herritarren eskura. Interesatuek izena emateko aukera irekita daukate jada, azaroaren 18ra bitartean. Udaletxean eman beharko da izena, zehaztutako data baino lehen.
Ezkioko Udalak 2014an ekin zion Herri baratzak proiektuari, herritarrei herriko lursailak baratze moduan ustiatzeko aukera emateko helburuarekin. Esleipenak 10 urteko iraupena izan ohi du eta beraz, aurten amaitu dira —irailaren 30ean— aurretik egindakoak. Lursail hauetakoren bat hartzeko interesa duten herritarrek udaletxean egin beharko dute eskaera. Derrigorrezkoa da Ezkio-Itsason erroldatuta egotea eta familia bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da. Esleipenak 10 urteko iraunaldia izango du.