Lazkaoko Txindoki egoitzan bertsolariak izango dira bihar
German Urteaga izango da kantuen ariko den bertsolarietako bat. Argazkia: Ariane Vierbücher Adinekoen egoitzetara bertsolariak eramateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Bertsozale Elkartearen Bertso bira egitasmoko saioa izango da, bihar, Lazkaoko Txindoki-Sanitas erresidentzian. Millan Telleria albizturdarra eta German Urteaga beasaindarra ariko dira bertsotan, 17:00etan hasita, egoiliarren, sendikoen eta langileen aurrean.













