Maizpiden ‘Mali twist’ filma emango dute bihar, jatorrizkoan
Filmak jatorrizko bertsioan eskaintzeko Maizpideko zikloan bigarren emanaldia bihar izango da. Mali twist filma jarriko dute, 20:45ean, euskaltegiko zinema-aretoan. Sarrera doan da, eta herritarrak ere sar daitezke. Mali twist 2021eko filma da, frantsesez, eta kolonialismo osteko Malin girotua. Euskarazko azpidatziekin emango dute.