Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da
Pello Rodriguez urretxuarra, Mondragon Korporazioaren Kontseilu Orokorraren presidentea, Imanol Pradales lehendakariarekin batzartu zen atzo. Kargua hartu duenetik, lehendakariarekin egin duen lehen bilera da. Mondragonen berri zehatza eman zion lehendakariari eta 2025-2028 Politika Sozioenpresarialaren xehetasunak ere azaldu zizkion.













