Zaldibiako festen balorazio bilera bihar egingo dute
Goiztiri txarangako kideak buruhandia eta erraldoiekin, urriaren 3an. Iñaki Gurrutxaga Zaldibiako aurtengo jai nagusien balorazioa osatzeko, eragileekin eta herritarrekin bilera egingo dute, bihar 18:30ean, Karreane kultur etxeko ganbaran. Ekitaldi bakoitzaren balorazioa, orokorrean partaidetza, antolaketa eta beste arloak, eta 2025eko jaiegunak zehaztuko dituzte. Festetako argazkien bildumarako bidal daitezke.













