Haurrentzako antzerkia, ostiralean, Botikaxaharren
Haurrentzako Azken eguzkilorea antzezlana eskainiko du Patata Tortila Teatrok, bihar, 19:00etan Botikaxaharren. Ongi Etorri izena duen baserriko Katallin protagonista herrira jaitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da.