Enpresa batek Kaminpe erosi du eta altzairutegietako eta obretako materiala birziklatzeko lantegia ireki nahi du
Calcinor eta Hormor enpresek osatu duten aldi baterako enpresa elkarteak Kaminpeko galdategia erosi dute eta altzairutegietako eta obretako materiala birziklatzeko lantegia ireki nahi dute. Beharrezko baimenak lortzeko lan egiten ari dira eta beraien asmoa lantegia 2025ean irekitzea da. Erkidegoan ez dago horrelako lantegirik. Hala, Irimo bota zenean materiala kanpora bidali behar izan zen eta garestia izan zen.