Suhiltzaileek Zerain bisitatuko dute ostiralean
Goierriko suhiltzaileak iaz Gabirian izan zen sute batean lanean. Aimar Maiz Ordiziako suhiltzaileen bisita jasoko dute ostiralean, zeraindar gazteek. Bisita ZerainLabek antolatu du eta kultur etxean izango da 18:00etatik aurrera. Gela batean sua piztuz gero, nola jokatu irakatsiko diete bertaratutakoei, eta orokorrean, sute bati nola aurre egin azalduko dute. Suhiltzaileen kamioia gertutik ikusteko aukera ere egongo da.













