'Bi Arnas' dokumentala eskainiko dute bihar Itsasondon
Jon Mikel Fernandez Elorz zuzendariaren torturari buruzko lana da.
Itsasondon, bihar, 19:00etan, Bi arnas dokumentala ikusteko aukera izango da Itsasondon. «Torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat». Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal. Jon Mikel Fernandez Elorz zuzendariaren lana da.