Donostiako talde barrokoaren kontzertua, igandean Ordizian
Ordiziako 39. Barroko Aire jaialdiko bigarren kontzertua izango da igandean parrokian, 18:30ean. Donostiako talde barrokoa ariko da, Kresala dantza taldeak lagunduta. Dohainik da.
Sergio Zapirain Mendizabalen zuzendaritzapean ariko dira musikariak. Bederatzi kantuko errepertorioa prestatu dute. Azkeneko abestia, dantzariek osatuko dute.