Legazpiko Udalak uretako botak lortu ditu Valentziara bidaltzeko
Bellota enpresari esker lortu ditu 60 pare, eta EUDEL erakundearen bidez bidaliko ditu.
Valentziako herriari laguntzeko Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Zuzendaritzak egindako eskariari erantzunez, Legazpiko Udalak 60 uretako bota pare lortu ditu, eta EUDEL erakundearen bidez bidaliko ditu hara.
Udalak Bellota enpresaren bitartez lortu ahal izan ditu botak.
Bestetik, lagundu nahi duten herritarrei eta enpresei begira, Valentziako Generaliteak ireki duen web orriaren berri ere eman du: https://somsolidaritat.gva.es/es/.