Familientzat etzi orientazio jokoa egingo dute Ataunen
Barandiaran Museoan egindako orientazio jolas baten artxiboko irudia.Andrea Aranburu Aralarko Parketxeak Jentilen lurraldean iparraren bila orientazio jolasa antolatu du, igande honetarako. Familia osoak parte har dezake, 11:30etik aurrera, Ataungo San Gregorio auzoko Barandiaran Museotik abiatuta. Mitologia izango du oinarri, eta orientazio probak gainditu beharko dira. Izena eman behar da aurrez, eta 5 euro ordaindu.













