N-1 errepidea itxita eta ilarekin egon da goizean, kamioi batek erregaia galdu ondoren
Errepide-zorua labainkor utzi du gasolio isuriak, eta sei ibilgailuk istripuak izan dituzte. Donostiarako norantza 3 orduan itxita eduki dute N-1, eta zaharretik desbideratu dute zirkulazioa. 14:10ean zabaldu dute berriro.
Zirkulazio arazo, arrisku eta ilara handiak izan dira gaur goizean N-1 autobidean. Kamioi batek erregai-tangatik gasolio isuria izan du, eta errepidean barreiatuz joan da. Labainkor geratu da zorua, eta arrisku-egoera handia eragin du. Sei ibilgailuk irrist egin gasoliotan, eta bazterra jo dute. 11:25 aldera gertatu da isuria, eta Ertzaintzak erabat itxi du autobidea Donostiarako norantzan.
Bien bitaretan, Ordiziako beheko irteeran Gi-2131 errepide zaharrera desbideratu dute zirkulazioa. Ilara luzeak sortu dira, sei-bat kilometrokoak eta ia ordubetean ez atzera, ez aurrera egon behar izan dute bidaiariek.
N-1eko bide-zorua garbitu ondorne, 14:10 aldera ireki dute berriro zirkulazioa.