Txindokiko 16 urtez azpiko neskak, txapeldun
Maren Higuero, Irene Basarte, Natale Ena, Maren Etxeberria, Larraitz Aldasoro, Aitana Reboredo, Elene Balbas, Laura Bull eta Araitz Imaz atletek osatu dute Txindokiko taldea.

Txindoki atletismo taldeko 16 urtez azpiko neskak taldekako Euskadiko txapeldun izan dira asteburuan Eibarren. Parte hartu duten atletak ondorengoak izan dira:
- Maren Higuero: 100 metro.
- Irene Basarte: 300 metro.
- Natale Ena: 600 metro.
- Maren Etxeberria: 1.000 metro.
- Larraitz Aldasoro: 300 metro hesiak.
- Aitana Reboredo: Gorako jauzia.
- Elene Balbas: Hirukoitza.
- Laura Bull: Pisua.
- Araitz Imaz: Xabalina.
- Maren Higuero, Larraitz Aldasoro, Irene Basarte, Elene Balbas: 4×300 metro erreleboak.