Jon Plazaolaren ‘Tu-tum Platz!’ ostegunean, Guraso elkartean
Jon Plazaola aktore eta umoregile urretxuarrak Tu-Tum Platz! bere azken lana aurkeztuko du Idiazabalen Kimu elkarteak antolatuta. Emanaldia ostegun honetan izango da, 19:30ean guraso elkartean.
Tu-tum, platz! umorezko ikuskizun berriarekin, sorlekura, bere sehaskara itzuli da aktore urretxuarra. Bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan, berriz ere Stand Up formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai, “23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago”. Hala, Plazaolak bere ibilbidearen errepasoa egingo du saioan eta ikus-entzuleek egiaztatuko dute zahartze ona izan duen hala ez.