San Martin jaiko antolatzaile beteranoak omendu dituzte Urretxun
San Martin eguna ospatu zuten atzo Urretxuko Iparragirre plazan. Martintxo txerria ikusgai jarri zuten eta haurrentzako jolasak izan ziren. Ondoren, txokolatada egin zuten. Herri kirol erakustaldia ere izan zen. Ondoren, odolki dastaketa hasi zen. 19:30ean antolatzaile beteranoak omendu zituzten: Gabina Jauregi, Maria Jesus Jimenez, Angel Gomez, Severi Areizaga, Joakina Iurrebaso, Gabino Agirrezabal, Mari Angeles Oiarbide, Mari Kruz Zabaleta, Pablo Azkoitia, Maritxu Gillen, Faustino Ruiz, Mari Montero eta Luis Mari Perez. Amaitzeko, musika tailerrak eta txistulariek kalejira egin zuten.