Gorka Hermosak eta Garikoitz Mendizabalek 'Sustraien matxinada' aurkeztuko dute Igartzan
Igartza Musika Zikloaren hurrengo saioa izango da, igandean.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/11/azpeitia32.jpg)
Gorka Hermosak eta Garikoitz Mendizabalek Sustraien matxinada proiektua aurkeztuko dute Igartza Musika Zikloan, igandean, 19:00etan, Igartza jauregian. Tradizioa eta modernitatea batzen dituzte proposamen honetan: euskal kulturaren XXI. menderako ikuspegi berri bat proposatzen dute txistu eta akordeoi bikoak.