‘Hitaz orhoit’ aurkeztuko du Kresalak, ostiralean Seguran
Herriko plazan egingo dute dantza ikuskizuna 19:00etan; eguraldi txarra bada, Baratze pilotalekuan.
Kresala dantza taldeak Hitaz orhoit ikuskizuna eskainiko du Segurako plazan ostiralean, 19:00etan. Eguraldi txarra eginez gero Baratze pilotalekuan izango da. Hain zuzen, Euskal Herriko dantza txapelketan eguraldiagatik atzeratu behar izan zuten emanaldi bera da.
Hitaz Orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena.