Hodei magoak Olaberrian egingo du ikuskizuna
Ostiral arratsaldean, erabilera anitzeko areto berrian da 'Wonder' magia saioa.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/11/hodei-2-1.jpg)
Hodei mago nafarrak (Hodei Domingo) Wonder magia ikuskizuna Olaberrian egingo du, ostiralean. Erabilera anitzeko areto berrian izango da «harridura, mirari eta sorpresa» erakustaldia, 18:00etan hasita. Hodei magoak umorez zipriztintzen ditu emanaldiak.