Lartxaiko zabor bilgunea berritu dute
Ekainean sute batek kiskalita deuseztu zen Lazkaomendiko hondakin-edukiontzien eremua.
Ekainaren 24an gertatutako sutean kiskalita geratu zen Lazkaomendiko zabor bilgunea, eta lehengo astean ireki zuten berriro, udalak berreraiki ondoren. Lartxai elkartearen ondoan, zurezko terrazatxoaren azpian dago. Protec enpresak eraiki du berria, lehengo itxura berarekin eta zurezko egitura, ateak eta estalkiak mantenduta. 11.858 euro kostatu da. Baliabide publikoak zaintzeko eta babesteko eskatu du udalak.