Patxo Telleriak Mikel Laboa gorpuztuko du Lazkaon gaur, 'Ai, gure juaneteak' ikuskizunean
Antzerkia, prosa, poesia eta zuzeneko musika uztartuta, kantariaren interpretazioa egingo du aktoreak. Arerian 18:00etan hasiko da. Sarrerak aurrez eros daitezke.
Patxo Telleria aktoreak Mikel Laboa kantari zena gorpuztuko du Ai, gure juaneteak. Mikel Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik ikuskizunean. Lazkaoko Areria antzokian, gaur 18:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak aurrez lazkao.eus webgunean eros daitezke 10 euroan; badaude oraindik.
Mikel Laboaren unibertso musikalean eta poetikoan oinarritutako ikuskizuna da Ai, gure juaneteak. Telleriaz gain, oholtzan zuzeneko musika jotzen Adrian Garcia de los Ojos piano jotzailea eta Maider Lopez biola jotzailea ariko dira. Patxo Telleriak idatzi du testua, eta Jokin Oregi da zuzendaria.
Prosa, poesia, antzerkia eta musika batu ditu. Laboaren kantak orain sentitzen dituen moduan interpretatuko ditu.