Zaldibiako Euskararen Mahaia sortzeko bilera gaur egingo dute
Talde eragile bat izendatu, eta euskara sustatzeko ekimenak antolatuko dituen dinamika abiarazi nahi du udalak.

Zaldibiako Udalak euskararen arlorako talde eragilea eratu nahi du. Gaur 18:00etan egingo dute Zaldibiako Euskara Mahaia sortzeko lehenengo bilera, Karreane kultur etxeko ganbaran. Herriko euskaltzaleei dei egin die bilerara joateko. Taldea sortu, eta ekimenak antolatzea izango da zeregina.